KEA LAB

Es un laboratorio de Creación Coral Contemporánea donde ofrecemos la posibilidad a los compositores/as de hasta 30 años de que puedan probar y experimentar con los recursos y posibilidades de la música coral de cámara con KEA Ahots Taldea

KEA LAB

1. KEA Ahots Taldea, Enrique Azurzaren zuzendaritzapean, Euskal Herrian ahots-musika garaikidean espezializatutako talde bakarra da, eta 1997an sortu zenetik, abesbatzaren sorkuntza berriarekin konprometituta dago

2. KEA Ahots Taldeak, ganbera mundu korala konpositore belaunaldi berriei hurbiltzeko helburuarekin, lehenengo KEA LAB martxan jarri du: Koru Sorkuntza Garaikideko laborategia. Bertan, 30 urte arteko musikagileek KEA Ahots Taldearekin probatu, esperimentatu eta, azken batean, ganberako musika koralaren baliabideen eta aukeren ezagutzan sakontzeko aukera eskaintzen da. Lan saioetan Enrique Azurza, KEA Ahots Taldeko zuzendaria, eta David Azurza eta Xabier Sarasola, KEAko kide sortzaileak eta konpositoreak, izango dira.

3. KEA Ahots Taldeak hiru entsegu ireki eskaintzen ditu, nahi duten konpositoreek estreinatu gabeko obrak edo horien zatiak zuzenean entzun ditzaten. Aurkeztu beharreko lanak koru mistorako idatzita egon beharko dira a capella, gehienez 8 ahotsekin (ahal dela, ez sakratuak eta euskaraz idatziak).

4. 1994az geroztik jaio bazara eta Euskadin bizi bazara, partiturak info@keavocalensemble helbidera aurkez ditzakezu azaroaren 15era arte (egun hori barne). Curriculum bat ere erantsi beharko duzu, zure bizitza eta musika ibilbidea jasotzen dituena.

5. . Gehienez 5 lan aukeratuko dira, 2024ko abenduaren 11n, 2025eko otsailaren 5ean eta 14ean, 10:00etatik 12:30era.


6. Lehen KEA LAB honetara aurkeztutako lanen artean, KEA Ahots Taldeak 2025-2026 denboraldian interpretatuko dituen bi pieza aukeratuko ditu.


7. KEA Ahots Taldeak, gainera, definitu beharreko ezaugarri eta formatuko obra bat enkargatu, grabatu eta estreinatuko dio boto gehien jasotzen dituen KEA LAB 2024ko konpositoreari*.


8. Konpositore hautagaia aukeratzeko, KEA Ahots Taldeko kideek (botoen % 50) eta KEA Ahots Taldeko zuzendaritza artistikoak (% 50) parte hartuko dute bozketan.

* Lan honen enkargua, grabazioa eta estreinaldia egiteko, KEA Ahots Taldeak horretarako finantziazioa eta esparru egokia aurkitu beharko ditu bestela ezin izango da burutu.

DESKARGAITZAZU HEMEN OINARRIAK PDFan